XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ba dakizuz, ama, herriko gorabeherak....

- Sobra be... Josus, baina...!.

- Abadeari oratu eutsoenetik, hemen ez dago antza inor seguru erantzun neuntson.

Atartean gizon bi egozan gure aitagaz berbetan; hirurak niri begira; órdenes esaten entzun neuntsen.

Ezezagun biak ez euken polizi jantzirik, nahiz eta euretariko batek ugelezko txamarra susmogarria jantzi.

Eres tú José María Larrea itaundu eustan ugalezko txamarradunak hain zuzen.

Baietz erantzun neuntson eta berak: tienes que venir con nosotros.

Neuk, ezelako aurkatasunik agertzearren baino harego, amak-eta nire errugabetasuna ikusi eien, por qué erantzun neuntsen.

Txamarradunak orduan, zigarroari bueltak eraginaz, lagun baten aldeko deklarapena egiten joan behar nebala, ez ekiala noren aldekoa, erantzun eustan.

Bera aginduko etorrela gainera, zehaztasun danak jakiteko.

Horixe.

Aitak, sorbaldan joaz, nasai joateko inostan, ezelako okerrik egin ez baneban, ez neunkala zertan ezeren bildurrik euki behar-eta.

Zuhur ibili gaineratu eustan halan be, ama niretzako jertsearen bila gora joan zanean.

Manga hutsean nengon eta kaleraino joan behar baneban, behingozko gauzea bazan be, ganoraz jantzita joan behar nebala, esan eban amak.

Jertsea jantzi eta gertu nengon; gero arte esan neuntsen gurasoei atzera begira, poliziei jarraitzen neuntsela.

Poliziek bien erdian hartu ninduen.

Jum! Horren adizkide ete ninduen, erdian hartzeko?.

Plaza hegaletik ginoazen.